Elkarlanari esker ondorengo proiektuak martxan ditugu, besteak beste:
- SAPAko eremua birgaituko da bertako pabiloian erabilera anitzeko gune estali bat eraikiz.
- Olaldeko eremu urbanistikoaren garapena bultzatuko dugu.
- Mendigainean 23 hektarea lur sail bereganatu ditu udalak eta hauetan bertakoak diren 6.700 zuhaitz landatu dira.
- Pascual Churrucan alokairu sozialeko 29 etxebizitzaeraikiko dira.
- Dolmenen Ibilbidea balioan jarri da. Seinalizazio berria ipini da Indusketak egin dira eta eremu megalitikoa handitzeko eskaria tramitatu da.
- Energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa egin da. Energia elektrikoa ekoizteko Sologoeneko zentral elektrikoa sustatuz eta udal eraikinetan eguzki panelak ipiniko dira tokiko energia komunitateak sortuz.