Udal eta Foru Hauteskundeak (2023)

Eskerrik asko Soraluze!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze

Atzoko udal hauteskundeetan lortutako 908 bozkekin 6 zinegotzi eta gehiengo osoa lortu ditugu. 7.na ere esku-eskura izan genuen (PSE-EEk 5 bozka gutxiago edo EHBilduk 17 gehiago izan balitu, guretzat izango zen). Beraz, emaitza bikainak dudarik gabe.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan konfiantza jarri duzuen guzti-guztioi.


Orain 4 urte ilusionagarri dauzkagu aurretik. Gogotik egin beharko dugu lan gure herriak behar duen bultzada emateko, baina guztion artean lortuko dugu, bai horixe!

PIZTU SORALUZE!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.