Udal eta Foru Hauteskundeak (2023)

“Ea kapaz garen herriaren norabidea berbideratzeko eta poliki-poliki bada ere, herriaren egoera hobetzen hasteko”

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 29a, 16:57

EH Bildu “oso pozik” dago atzo Soraluzen lortutako emaitzekin. Unai Larreategik dio, gauza askoren batuketa izan dela hauteskundeen emaitza. Besteak beste, uste du, oposizioan egon arren, jendeak “gustura” hartu duela EH Bilduk egindako lana eta egiteko modua eta baita ere hauteskundeetako programa eta zerrendak osatzerakoan landutako begirada. Aurrera begira, berriz, Soraluzeren “egoera berezia” aintzat hartuta, “horri aurre egiteko denon elkarkidetza, denon laguntza eta denon jarduna” beharrezkoa izango dela uste du eta “hortik joko” dutela.