Udal eta Foru Hauteskundeak (2023)

“Barne-hausnarketa egin beharko dugu”

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 29a, 16:56

Atzoko hauteskundeen irabazle Unai Larreategi eta EH Bildu zoriondu eta EAJ-PNVren alde bozkatu dutenei eskerrak eman ondoren, Iker Aldazabalek adierazi du “boto galera handia” izan dutela eta “barne hausnarketa” egin beharko dutela horren arrazoiak jakiteko. Gaineratu du azken lau urteotan “buru-belarri lanean ibili” direla eta “herrirako baliabide eta proiektu garrantzitsuak ekarri” dituztela, baina jendeak ez duela hori perzibitu edo ezjakintasuna izan daitekeela. Etorkizunean, berriz, oposizioko lana egitea tokatuko zaiela esan du.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.