Ez da nabarmentzeko gertakaririk izan bai ordea bitxikeriak, halakoetan despisteek edota zalantzek eraginda gertatu ohi direnak. Esaterako, gaur, herritar bat goizeko zortziretan agertu da hausteslekuan botoa emateko intentzioz, bozketa ordu horretan hasiko zelakoan eta gero, bederatzirak arte bertan itxaron du. Alderantziz, hautets-mahai batean ordezko izatea egokitu zaion beste herritar bat bederatziretan agertu da, hitzordua ordu horretan zelakoan.