Kanal honetan jasoko dira Soraluzeko Santiago Santa Ana jaien gaineko edukiak.
BIDEOA
“Guretzat da Gipuzkoako, Euskal Herriko herririk politena zezenetan ibiltzeko”

Ubane Madera Zangitu abu 18 Soraluze

Atzo, Andramari jaietako azkeneko egunean, zezenek erakarri zuten ikusle gehien. Plazan, dagoeneko herrian ezagun egin diren Durangoko, Villabonako, Lezoko, Oiartzungo, Bergarako… eta noski, Soraluzeko zezenzaleek jardun zuten, nor baino nor iaioago zezenaren aurrean. Intxausti, Gorka Santamaria Tota, Anartz, Joseba, Piter… dira haietako batzuek izenak. Diotenez, Soraluze da "Gipuzkoako eta Euskal Herriko herririk politena zezenetan ibiltzeko".