Soraluzeko Jaiak

Mela-mela gazte bazkarira

Ander Gomez 2023ko uzt. 25a, 12:00

Atzo, astelehena, euria egin eta eguerdirako programatuta zegoen karropoteoa atzeratzea erabaki zuten Galtzagorriek, atertu zain. Baina, parrandarako gogoei eutsi ezin eta segituan ekin zioten poteoari, txosnapean edo Edurtza-Ufala arteko garajeetan babestuz tarteka.

Azkenean, mela-mela eginda ailegatu ziren kuadrilla denak gazte bazkarira; baina, ez euriaren kontura bakarrik: ateri zenetan ere, ur-pistolak atera eta elkar busti eta busti aritu ziren, frontoiko karparantz abiatu ziren arte.

Kuadrilla guztiak argazki-sortan ikusgai, mozorro eta guzti, Galtzagorriek proposatutako tematika playeroari kasu eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.