Soraluzeko Jaiak

Gaur eguerdian hasiko dira Andramari Jaiak

Egoitz Unamuno 2023ko abu. 15a, 10:47
Iazko tortila lehiaketa plazan.

Gaur, abuztuak 15, Andramari Egunean, abiatuko dira jaiak, ohiko egitarauarekin. Gaur, eguerdian, Voces Navarras taldeak Nafarroako jotak eskainiko ditu Plaza Zaharrean; bihar, San Roke Egunean, tortila lehiaketa izango da eguneko ekitaldi nagusia (8 bikote daude izena emanda, eta beste laurendako lekua dago. Izena udaletxeko harreran eman daiteke); eta, etzi, eguena, San Roke Txiki Egunez, zezenak izango dira goizez eta arratsaldez. Ikus egitarau osoa barruan.  

Abuztuak 15, Andramari Eguna

13:00etan “Voces navarras” JOTA taldearen kontzertua, Plaza Zaharrean.

20:00etan Dantzaldia Plaza Zaharrean, “Joxe Mendizabal”-ekin.

23:00etan Dantzaldia Plaza Zaharrean, “Joxe Mendizabal”-ekin.

Abuztuak 16, San Roke Eguna

11:00etan TORTILLA LEHIAKETA, Plaza Zaharrean.

11:00etan PUZGARRIAK, Plaza Berrian.

20:00etan DANTZALDIA Plaza Zaharrean, “Modesto”-rekin.   

23:00etan DANTZALDIA Plaza Zaharrean, “Modesto”-rekin.

Abuztuak 17, San Roke Txiki Eguna

11:00etan ZEZENAK. 

13:00etan Kalejira, HERRIKO musikariekin.

18:00etan ZEZENAK.

19:00etan KALEJIRA, “Deiadar” txarangarekin.