Erlijio katolikoan ohi denez, norbait apaizten denean, meza berezia esaten du bere herrian. Bihar, uztailak 26, Santa Ana eguna da Soraluzen, herriko jai-eguna, eta, pentsatu dute egun polita dela Plazentziarako hitzordu horretarako.
Mikel Santiago joan zen domekan, uztailaren 16an apaiztu zen orain bizitoki duen Arantzazuko santutegian. Iazko maiatzaren 15ean egin zuen fraide frantziskotar izateko Profesio Nagusia, Arantzazun. Ondoren, apaiz ordenatzeko formazioari ekin eta urtebeteren ondoren asmo hori gauzatu du. Gaur egun, Arantzazun dagoen fraiderik gazteena da soraluzetarra.