Atzo, Santa Ana eguneko meza Mikel Santiago fraide apaiztu berriak esan zuen. Luis Gomez eta Viktoriano Etxabe parrokoak ondoan zituela, Santa Ana egunarekin bat eginez, hiru abadeak zuriz jantzita izan ziren. Santiagok, jaioterrian esan zuen lehenengo mezan, eskerron berbak izan zituen fraide sartzea erabaki zueneko ibilbidean lagun izan dituenendako. Halaber, Santa Ana egunarekin bat eginez, Jesusen amamaren garrantzia azpimarratu zuen homilian. Anekdota modura, Soraluzen 11 urtez parroko izan zen Don Enrike ere igo zen aldarera eta hark ere eskerron berbak izan zituen Soraluzen parroko modura egindako 11 urteko ibilbidearengatik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.