Soraluzeko Jaiak

Jubiletak garaile futbito txapelketan

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 25a, 16:47

Atzo, astelehena, futbito txapelketako finalak jokatu zituzten. Araneko frontoia ikuslez lepo zegoela, Ligan, Jubiletak taldea gailendu zen, 7-1 irabazita Aribiransaren kontrako norgehiagoka. Kopan, berriz, Kastakuak taldeak irabazi zuen 6-0 Goenetxetxoren kontrako partida. Anekdota modura, txapeldunen garaikurra apurtuta aurkitu zuten eta irabazleek esku artean hartzean, desmuntatu egin zen, guztien barren artean.

Araneko kantxan, serio jokatu zituzten bi finalak; lau taldeetako jokalariek dena emanda ibili ziren eta izerdi patsetan bukatu zituzten partidak.

Harmailak, berriz, batuta izan ziren partidei lekua egiteko, eta, horren ondorioz, ikusleak goiko partean pilatu ziren, lekua harrapatzea ia ezinezko izateraino. Kontuak kontu, zaleen artean aparteko giroa sortu zen eta gogotik animatu zituzten lagunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.