api 26, 14:21 Soraluze
Datorren martitzenean, apirilaren 30, eskualde mailako karta eta mugimendu jokoen txapelketa jokatuko da eliz-atarian. Bost joko izango dira lehian, mus, tute, txintxon, toka eta igela. 11:00etan hasiko da txapelketa eta Soraluzeko elkarteko ordezkaritza ere izango da partaideen artean. Martitzeneko irabazleak eskualde arteko txapelketara sailkatuko dira. Maiatzaren 14an jokatuko dute txapelketa hori.
api 26, 12:34 Soraluze
EAJ-PNVko Udal taldeak Dolmenen Ibilbidearekiko bultzada falta sumatzen du Udal Gobernuaren aldetik. Hala adierazi zuen udalbatzak egindako azkeneko osoko bilkuran. Halaber, harekin lotutako hiru puntu mahai-gaineratu zituen: faltan igarri dutela Dolmenen Ibilbiderako bisiten berri tirada handiko hedabideetan, ibilbiderako seinaleztapenaren gaineko informazio eza eta Dolmenen Ibilbidea iragartzen duen Irukurutzetako biribilgunearen mantenu eza. Argazkiak: Iker Aldazabal.
5 urte - Apirilak 22
20 urte - Apirilak 21
79 urte - Apirilak 17
3 urte - Apirilak 12
11 urte - Apirilak 11
2 urte - Apirilak 10
Dekoletajea
Presoterapia
Txarkuteria eta esnekiak
Makilajea Nee
Zibersegurtasun asegurua
Tindatze-lanak