Joan den astelehenetik, apirilak 22, eta maiatzaren 5era bitarte Debabarrena Turismoak antolatutako "Debabarrena Gourmet" ekimena martxan izango da bailarako erreferentziazko zazpi jatetxetan. Proiektuak eskualdeko sukaldarien balioa jomugan jarri eta beren eskarmentua agerian uztea du xede; jatetxe bakoitzak zazpi platerez osatutako menua osatu du, 60 euroren truke.
Txurruka Jatetxea ekimenaren parte
Soraluzeko Txurruka Jatetxeko Iurdana Laskurain chefak ere "Debabarrena Gourmet" menua ondu du. Ekimenean parte hartu duten gainerako sukaldariek bezalaxe, aperitiboa, bi hasierako, bi bigarren plater (bata arraina, bestea haragia) eta bi postrez osatutako menua da.
Informazio gehiago eta jatetxez jatetxe proposatutako menuak ikusi nahi izanez gero, jo ondorengo loturara: "Debabarrena Gourmet"