Gogotsu hirugarren txapelketa jokatzeko

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 25a, 15:16

Dominarekin eta egindakoarekin konforme bueltatu zen SoraBoxeko Mochine El Kabouri Mou Euskadiko txapeldunaren kontra Zamudion borrokatu ondoren. Estreinaldiko borrokan baino gutxiago sufritu zuela kontatu du eta dagoeneko hirugarren borrokaren zain dago SoraBoxeko borrokalaririk gazteena. Ekainean igoko da berriro ringera. 

Joan den asteburuan, galdu egin zuen Euskadiko txapeldunaren kontrako borroka Mochine El Kabouri Mou gazte soraluzetarrak, baina ahal zuen guztia egin zuela-eta, konforme bueltatu zen. “Bestea ona zen, saiatu nintzen, egin nuen egin behar nuen guztia, azkenean ez zen irten eta bigarren gelditu nintzen, baina konformatzen naiz”, kontatu du. 

Gaineratutakoaren arabera, bere bizitzako bigarren borrokan, “hobeto” ikusi zuen bere burua eta “oso ondo eta nahiko eroso” sentitu zen. “Lehenengoa baino errazagoa izan zen. Nerbioek ere eragiten dute, ya ohitu nintzen apur bat eta ez nuen horrenbeste sufritu”.

Mou orain dela urte eta erdi hasi zen boxeoan eta 15 urterekin, hirugarren borrokaldian parte hartzeko gogotsu dago. Ekainean igoko da berriro ringera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.