Pasa berri den asteburuari dagokionez, lau partida jokatu zituzten Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotariek infantil eta jubenil mailetan eta lautik hiru irabazi egin zituzten.
Hain justu, barikuan infantiletako bi partida jokatu zituzten. Bata, Aranen jokatutakoa 12-18 galdu zuten Aitz Arluziaga eta Zuhaitz Larrañaga soraluzetarrek Lazkaoko bikotearen kontra. Bestea, berriz, kanpoan jokatu zuten Oinatz Beretxinagak eta Unax Loyolak eta 18-22 irabazi zieten usurbildarrei.
Azkenik, jubeniletan, Soraluzeko Pilota Elkarteko Caramanzanak 13-22 irabazi zion Hernaniko pilotariari eta Eki Amuategi soraluzetarrak, berriz, 21-22 irabazi zion Villabonako Arrutiri.