Egueneko batzarrean, guztira, bost puntu izango dituzte mahai gainean.
- 1. Aurreko Batzarreko akta irakurketa eta, horrela badagokio, onarpena.
- 2. 2023 urteko diru kontuak.
- 3. Zuzendaritza Batzordearen funtzionamendu berria onartzea
- 4. Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa.
- 5. Galdera eta eskariak
Zuzendaritza Batzordeari dagokionez, joan den astean bidali zitzaien gurasoei batzorde hori aukeratzeko hautagaien zerrenda. Guztira, bost kide berri aukeratu behar dira eta egueneko batzarrean jakinaraziko dute zeinek eskuratu duten boto gehien.