Ondo dago gure larruazala zaintzea baina gure gorputzarekin ondo sentitzeko, barrutik ere ondo egon behar dugu eta horixe da Likain eskaintzen duguna, estetikari begiratzeko beste modu bat, pertsonak kanpotik zein barrutik zaintzeko.
Estetika: depilazioa, aurpegiko tratamenduak…
Estetikaren arloan, Likain eskaintzen dugu: depilazioa (orientala, elektrikoa eta laserra), manikura eta pedikura, oinen tratamenduak, espoliazioa, mikroblading… Horrez gain, aurpegirako tratamendu bereziak ere eskaintzen ditu olioak eta mineralak baliatuta. Baita gorputzeko tratamenduak ere: zelulitisa (LPG makina), drenaje linpatikoa, likidoen erretentzioa edo oinetako nekea arintzera bideratutakoak. Baita kirola egin osteko errekuperazioa errazteko erlaxazio masajeak ere (presoterapia makinak…).
Likaik estetika olistikoa lantzen du (gorputza, gogoa eta arima batera) eta garrantzi handia ematen dio erlaxazioari.
Terapia energetikoak
Estetika tratamenduekin batera, Likaik “estresa liberatzera eta pertsona lasaitzera” bideratutako terapia energetikoak ere eskaintzen ditu, nagusiki hiru teknikaren bitartez: Acces barrak, buruko 32 puntu energetikotan eraginez; osteopatia bioenergetikoa, buruan eta gorputzean eraginez; eta biomagnetismoa, birusak eta bakteriak ezabatu eta energia orekatzera bideratuak.
Tailerrak
Likain askotariko tailerrak antolatzen ditugu: barreterapia, automakillajea, aurpegiko yoga, eskulanak, sendabelarrak, kosmetika naturala…
Likai
Likai
Likai