Atzo abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan ekimena, udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balioko duen fasea. 74 bertsolarik hartuko dute parte fase horretan eta 34 sailkatuko dira.
Atzo jokatu zen Eskoriatzan sailkapen fasearen lehen itzuliko A multzoko lehen saioa eta Libe Goenaga getariarra gailendu zen bertan.
Eneko Zestoan gaur
Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, jokatuko da A multzoko bigarren saioa Zestoako kultur etxean eta bertan kantatuko du Eneko Beretxinagak beste bost lagunekin batera: Amets Aizpurua Mancisidor, Eneko Araiztegi Agirre, Haizea Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saio horretarako sarrerak agortuta daude.
Sailkapen fasearen gaineko informazio guztia Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen webgunean kontsulta daiteke, Gipuzkoa Bertsotan atalean. Fase osoko saioetarako sarrerak, berriz, Bertsosarrerak.eus atarian daude eskura daitezke.