Eskola Herritarra: 2.saioaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Eskola Herritarra: 2.saioaren kronika

Atzo arratsaldeko ekitaldian haurrei mugak ezartzearen eta askatasunaren gaineko formazio izan zen Antzokian. Gaia korapilatsua izanik herritarren interesa piztu zuen eta bi orduk askorako ematen ez badute ere, gako garrantzitsuak utzi zituen Ane Ablanedo Larrion irakasleak.

Txusma Azkona: "parkeen atzealdean egon ohi da dibertitzeko aukera gehien"

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Txusma Azkona: "parkeen atzealdean egon ohi da dibertitzeko aukera gehien"

Atzo arratsaldean, Antzokian egindako solasaldian, gaur egungo jolas parkeak haurren heziketan nola eragiten duen eta alternatibak nondik etorri daitezkeen azaldu zuen Txusma Azkona irakasleak.

Eskola Herritarraren 2.formazio saioa, “Askatasuna eta mugak haurren heziketan”

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Eskola Herritarraren 2.formazio saioa, “Askatasuna eta mugak haurren heziketan”

Maiatzaren 9ean, 18:30tan, saio teoriko-praktikoa eskainiko du herriko Antzokian Ane Ablanedo Larrion irakasleak. Sarrera librea izango da eta parte hartzeko izena eman beharko da.

PARKEAK PENTSATZEKO MODU BERRIAK

2017/05/02 19:00

Herriko antzokia | Soraluze

Estazioko parlkea berritzeko prozesua martxan jarri dela eta jolas parkeen inguruan hausnartzeko balioko duen solasaldia eskiniko du Txusma Azkonak.

Jolas Parkeen inguruko hitzaldi eta eztabaida

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Jolas Parkeen inguruko hitzaldi eta eztabaida

Maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera herriko Antzokian izango da hitzordua. Bertan, "Jolasan Estaziñua" prozesuaren xehetasunak azalduko dira eta Txusma Azkona irakaslearen eskutik eztabaidari bide emateko jolas parke "ezberdinen" esperientziak azalduko dira.

"Jolasan Estaziñua" parte hartze prozesua hasiko da apirilean

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

"Jolasan Estaziñua" parte hartze prozesua hasiko da apirilean

Estaziñoko parkea berritzea helburu duen prozesua izango da eta, haur eta gazteek zein helduek parte hartzeko aukera izango dute.

Eskola Herritarra: I. saioaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Eskola Herritarra: I. saioaren kronika

Atzo egin zen Eskola Herritarren I.saioa. Miren Harizmendik dinamizatu zuen ekitaldia eta bi ordu motz geratu ziren gaiaren inguruan zegoen guztia esateko eta entzuteko.

Harremanetan sortutako gatazkak bideratzeko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Harremanetan sortutako gatazkak bideratzeko ikastaroa

Miren Harizmendi Gonzalez izango da “Errespetua, gatazken eraldatzaile” saioaren formatzailea. Martxoaren 30ean, 18:30tan hasi eta bi ordu iraungo duen saio teoriko-praktikoa eskainiko du herriko Antzokian.

Adostu dira Eskola Herritarrean landuko diren gaiak

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Adostu dira Eskola Herritarrean landuko diren gaiak

Errespetua zehar lerro gisa lantzea erabaki zen,hainbat ikuspuntatik gaian sakonduz; hala nola, elkar bizitzan duen eraginean (gatazken kudeaketa); feminismoaren ikuspuntutik; eta, haurren heziketarako gako moduan. Hilabetean formakuntza saio bat antolatuko da.

Erabiltzailearen aurpegia

Haurrentzako zaintza zerbitzua egongo dela jakinarazi nahi dugu.

Erantzuna | ESKOLA HERRITARRA. I.ASANBLADA

ESKOLA HERRITARRA. I.ASANBLADA

2017/02/07 18:30

Udaletxea | Soraluze |Batzarra

Hilabetean behin antolatuko diren formakuntza saioen edukien inguruan jardungo dugu, modu parte hartzailean herritarren beharretara egokituko diren saioak antolatzea da asmoa. Eta zuk, zein gairen inguruko formakuntza jaso nahiko zenuke? etorri eta bota zure iritzia.

Eskola Herritarra, ahalduntzerako espazioaren aireratzea gertu da

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eskola Herritarra, ahalduntzerako espazioaren aireratzea gertu da

Otsailaren 7an egingo da I.asanblada eta bertan interesa duen herritar orok parte hartu dezake. Jadanik intereseko gai batzuk identifikatu diren arren, hala nola, haurren heziketan trebakuntza, sormena, emozioen kudeaketa... asanblan erabakiko dira hurrengo hilabeteetako saioen edukiak.

Eskola Herritarra martxan jartzeko inkesta laburra sarean da

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Herritarren nahi eta beharrak ezagutu nahi dira inkesta labur honekin. Ez du bestelako lan edo konpromisorik eskatzen, izan ere, urtarrilean egingo den I.batzarrerako informazioa jasotzea du helburu. Bete inkesta!

Asteazkenean egindako parte hartze saioan haurrek 5000€ko partida zertarako erabiliko den erabaki zuten

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Asteazkenean egindako parte hartze saioan haurrek 5000€ko partida zertarako erabiliko den erabaki zuten

Haurren lehentasunen artean daude eskolan iturri berria jartzea, frontoian pilotak ez galtzeko sarea jartzea eta grafitiak ezabatzea.

Zatoz "Herrixak Hezi" hezkuntza proiektuaren aurkezpenera

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Soraluzeko hezkuntza proiektuaren aurkezpena Maiatzaren 3an arratsaldeko 19:00etan herriko antzokian.

Herri hezitzaileak guztiokin eta guztiontzako egingo duelako lan.

Herrixak Hezi! Soraluzeko Hezkuntza Proiektuaren aurkezpena

Herrixak Hezi! Soraluzeko Hezkuntza Proiektuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Hezkuntza Mahaiko ekarpenak txertatu ondoren osatu da "Herrixak hezi!" Plan Estrategikoaren behin betiko dokumentua. 

Parte hartze eta ekarpen aberatsa Hezkuntza Mahaian

Erabiltzailearen aurpegia

Talde polita batu ginen atzokoan Hezkuntza Mahaian. Hezkuntza eragileetako ordezkariak, herriko bestelako proiektuetako kideak eta norbanakoak, guztira 33 kide bildu ginen. 

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Gogoratu!! Ostegunean Hezkuntza Mahaia, animatu eta zatoz!!

Gogoratu!! Ostegunean Hezkuntza Mahaia, animatu eta zatoz!!

Erabiltzailearen aurpegia

Bileraren helburua, behin behineko dokumentuan jasotzen diren proiektuen berri eman eta kideen iritzi eta ekarpenak jasotzea izango da. Arloko eragileez gain, hezkuntzarenganako ardura duten herritarrak bildu izan gara Hezkuntza Mahian. Beraz, herritar orori luzatzen diogu gobidanpena, Herri Hezitzailean herritar guztiok osatzen dugulako komunitatea. Animatu eta zatoz!! Proiektu interesgarri eta politak ditugu zurekin konpartitzeko!!

Martxoaren 17rako deituko dugu Hezkuntza Mahaia

Martxoaren 17rako deituko dugu Hezkuntza Mahaia

Erabiltzailearen aurpegia

Martxoaren 17rako deituko dugu Hezkuntza Mahaia. Astelehenean bildu zen Talde Eragilea (argazkian) Hezkuntza Mahaiko data zehaztu eta bilerako lanak antolatzeko. Herriko Hezkuntza Proiektuaren II. fasea badoa aurrera eta iritsi da behin behineko zirriborroa konpartitzeko unea. Martxoaren 17an, osteguna, 18:30ean (20:00 arte) izango da hitzordua Antzokian. 

Hezkuntza proiektua badoa aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Herriko Hezkuntza Proiektuaren bigarren fasea badoa aurrera. Abenduan ekin zion Talde Eragileak zeregin honi eta apirilean aurkeztuko du behin betiko dokumentua. Hurrengo lau urtetarako Plan Estrategikoa zehaztea izango da dokumentuaren helburua. 

»» Ikusi argazki guztiak (15)