Espazio publikoaren egungo erabilerari eta egiturari erreparatuz gero konturatuko gara herriaren antolaketak bertan bizi diren pertsonei zuzenean eragiten diela, baina hirigintza ez da neutroa. Zeinentzat eta zein behar asetzeko daude pentsatuta gure herri eta hiriak?
Galdera horrek ezkutatzen dituen zenbait korapilo askatu eta berdintasunean oinarritutako herri inklusiboago baterako pausoak emateko, Berdintasun Sailetik abiatu den Mapa morearen prozesuaren baitan genero ikuspegitik aztertu da Soraluze, eta Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatzen den Eskola Bidea prozesuaren baitan berriz, herriaren egiturak eta herritarron mugikortasun ohiturek haurren autonomian duten eragina aztertu da.
Prozesu biek ondorio zehatzak ateratzera eraman gaituzte eta nola ez, identifikatutako arazoei konponbidea emateko proposamenak egitera. Egindako lanketak, ateratako ondorioak eta proposamenak ezagutzeko, datorren astelehenean udaletxeko pleno aretoan egingo dugun aurkezpenera gonbidatzen zaitugu.