ESTAZIÑOKO JOLAS PARKEKO JAIALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2018ko mai. 7a, 10:06
Ekintzaz beteriko ostiral arratsaldea izango dugu parkean; aurpegi margoketa, fruta batidoak, oreka jolasak eta graffiti tailerra.

Aspaldi inauguratu genuen Estaziñoko jolas parkea, baina gogoan al duzue egun hartan egin zuen eguraldia? Ederto ibili ginen kantuan eta barre algara batean, baina elizpean pasa behar izan genuen arratsalde guztia!

 

Orain berriz, udaberrian sartuta gaudela, parkean bertan ospatu nahi genuke azkenean parke berria daukagula. Bide batez, adierazi nahi genuke, parke hau eraikitzearekin ez dela amaitzen HAURREN HERRIARI EKIN proiektuaren baitan abiatutako hausnarketa, eta aurrerantzean ere, herrian esperimentaziorako, sormenerako eta jolaserako guneak izateko lanean jarraitzeko gogotsu  gaudela. Zenbat ikasi dugun prozesu honetan eta zenbat daukagun ikasteko!

 

Baina orain egindakoa baloratu eta aurrera begira jartzeko indarrak batzea tokatzen da eta horregatik, datorren ostiralean, maiatzak 11n, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, parkean bertan egingo dugun jaira gonbidatzen zaitugu! Arratsalde ederra pasako dugu giro bikainean eta denetik egiteko aukera izango dugu; aurpegi margoketa, fruta batidoak, oreka jolasak eta graffiti tailerra! ZATOZ!