plaentxia.eus

Ikus entzunezko sormen ikastaroa Hezkuntza Proiektuaren eskutik.

Erabiltzailearen aurpegia
Datorren ikasturte hasierarako bideogintza ikastartoa antolatuko du Hezkuntza Proiektuak Kontrargirekin elkarlanean eta izen ematea zabalik da. Ikastaro honekin abiatuko da Hezkuntza Proiektuko "Sormen tallarra" egitasmoa.

 Ikastaroa iraila eta urria bitartean burutuko da Kontrargik erabiltzen duen lokalean.

Bertan, ikus entzunezko sormenari dagozkion aspektu ezberdinetan murgiltzeko aukera izango dugu Ekaitz Uzin-en gidaritzapean, hala nola, ikus entzunezko aukera ezberdinen ezagutzan (laburmetraiak, animazioa, bideo artea...), gidoigintzan, grabazioan eta edizioan. Azkenik, ikastaroari amaiera emateko, laburmetrai bat ekoiztuko dugu parte hartzaileon artean.

Ikastaroak 16 orduko iraupena izango du (2 orduko bi saio astean), euskaraz izango da eta 10 € ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak.

Interesatuak Hezkuntza Proiektuko koordinatzailearekin jarri daitezke harremanetan (soraluzehezkuntza@gmail.com edo 664 54 73 67) uztailaren 13ra arte eta parte hartzaileen disponibilitatearen arabera zehaztuko dira egutegi zehatza eta ordutegiak.

Animatu eta azkar ibili, plaza mugatuak dira eta!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa