Sormen tallarra: Urria eta azaroko ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2018ko urriaren 11

“Herrixak hezi” Hezkuntza Proiektuaren baitan herritarron ezagutza partekatzeari ekingo diogu. Urria eta azaroan hurrengo ikastaroak burutuko dira. Animatu!

Txalaparta ikastaro praktiko-didaktikoa ikuspegi antropologiko batetik. (Mikel Ostolazaren eskutik)

Iraupena: 18 ordu. Astean bi eskola, ordu eta erdikoak.

Egunak: Urriaren 29tik abenduak 5era (Astelehenak eta asteazkenak).

Ordutegia: 19:00-20:30.

Tokia: Musika eskola.

Izena emateko epea: Urriak 25 (Plaza mugatuak).

Izena-ematea: 664547367 

 

Ikus entzunezko sormen ikastaroa (Kontrargirekin batera antolatuta).

Emalea: Ekaitz Uzin

Iraupena: 16 ordu. Astean bi orduko bi eskola.

Egunak: Urriaren 15etik azaroaren 7ra (Astelehenak eta asteazkenak).

Ordutegia: 10:00-12:00.

Tokia: Kontrargiren egoitzan.

Izena emateko epea: Amaituta dago, baina bi plaza geratu dirra hutsik (azkar ibili!). 15 €

Izena-ematea: 664547367 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.