GURASOEI (eta heldu orori) ZUZENDUTAKO ESKOLA BIDEAREN AURKEZPENA

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua

Otsailak 20, asteartea, 18:30ean, antzokian.

Eskola Bidea haurren autonomia garatu nahi duen egitasmoa da; haurrak eskolara bide seguruetatik, bakarrik eta oinez joatea sustatuz eta erraztuz. Era berean sozializazio aukerak sortu eta etorkizun baterako ohitura osasuntsuak finkatzen dira.

Eskola bideen eraikuntzan, hezkuntza eragile guztiak inplikatzea oinarrizkoa da. Horregatik, parte-hartzeari garrantzi berezia eskainiz, hezkuntza komunitatea proiektuaren erdigunean jartzen dugu: umeak, gaztetxoak, hezitzaileak, gurasoak, auzokideak…

Eskola Bidea proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta guztion artean Eskola bide egokienak irudikatu eta lantzen hasteko, otsailak 20an (asteartea), 18:30ean, antzokian egingo dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Helduei dagokienez, aurkezpen hau ikasturte honetan burutuko den lehen fasearen (diagnostikoa, bideen proposamena eta froga pilotua) lehen saioa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.