Ikasturte berrirako indarrak hartuta!

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua

Hezkuntza Proiektuaren baitan hainbat egitasmo landuko dira ikasturte honetan, tartean aurreko ikasturtean martxan jarritakoak, esaterako, Eskola Bidea.

Hemen da ikasturte berria eta bagabiltza poliki-poliki “Herrixak Hezi”, herriko hezkuntza proiektuko egitasmo ezberdinak martxan jartzen. Merezitako atsedenaren ostean eta herriko norbanako zein eragileak ohiko erritmoetara bueltatu ahala (animo!!!), aurreko ikasturteetan lantzen hasitako proiektuei helduko diegu eta egitasmo berriak ere abiatuko ditugu. Laster izango duzue datorrenaren berri!

Haurrak ere bueltatu dira eskolara eta batzuek adierazi duzue Eskola bidea martxan jartzeko gogoa. Aurreko ikasturtean prozesu ederra burutu genuen haur, irakasle eta helduek elkarlanean; herriko mugikortasunari buruzko diagnostikoa egin genuen, bide ezberdinak proposatu genituen,  eta hortik abiatuta froga pilotua egin genuen.

Egia esan, prozesuan parte hartu genuenok asko gozatu genuen eta emaitza oso polita izan zen, hala ere, froga pilotuak berak erakutsi zigun badagoela zer doitu eta zer hausnartu. Horretarako tartetxo bat hartuko dugu ikasturte hasiera honetan eta laster Eskola bidearen eguneroko dinamika martxan egotea espero dugu.

Laster arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.