ESKOLA BIDEKO SAIOA GURASOEI ZUZENDUTA

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua

Apirilaren 24 asteartea, 18:30etan burutuko da antzokian eta besteak beste, proiektuaren inguruan egon daitezkeen zalantza eta kezkez arituko gara.

Aste honetan amaitutzat eman ahal izango dugu haurrekin batera eskolara joateko bideei buruzko diagnostikoa. Tarte honetan, haurrek eskolara joateko egiten dituzten bideak ezagutu ditugu eta herriko kaleetan aurkitzen dituzten oztopo eta abantailak aztertu.

Une honetan beraz, eskolan zein kalean egindako saioetatik eratorritako ondorioak ezagutzera emateko moduan gaude. Bestalde, beharrezkoa da helduok proiektuaren inguruan ditugun zalantzak eta kezkak partekatzea eta guztion artean hauei erantzuna ematea, soilik horrela sortuko baititugu guztion beharrak asetuko dituen eskola bidea eta herri hezitzailea. Bazatoz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.