Ekainaren 24an ehun urte bete dira Jose Migel Barandiaran Soraluzera etorri zela Elosua-Plazentzia mendilerroko trikuharriak aztertzera. Datozen egunetan bere egunerokoan jasotako kontakizunak argitaratuko ditugu kanal honetan.
1921. urteko Mendigaineko miaketa arkeologikoak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Kultura

1921ean Mendigaineko estazio megalitikoa miatu ondoren, hurrengo urtean Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek miaketen txostena argitaratu zuten Donostian, “Exploración de diez y seis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia” izenarekin.

Miaketen mendeurrenean, Sorapediak liburuaren euskal bertsioa sortu du, “Elosua-Plazentzia mendilerroko hamasei trikuharrien miaketa” izenarekin, eta guztion eskura jarri bi formatu elektronikotan: epub (hemen), eta mobi (hemen).

Gaur egun, Soraluzeri buruzko 32 liburu daude eskuragarri Sorapedian, horietatik 8 euskaraz eta beste 3 elebitan.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.