BARANDIARANEN EGUNEROKOA (1921)

BARANDIARANEN EGUNEROKOA (III): Domekan, atsedena

Elosu.

Uztailak 3an ez ziren lanera irten, domeka zelako. Eguna Elosuako sakristauarekin eman zuten, haren ipuin zaharrak entzuten. Tartean izango ziren, segururena, Barandiaranek bere bilduman jaso zituen hainbat ipuin: Juanito Txistularia, historiaurrekoak, sorginenak

1921eko uztailaren 3a, igandea.

Jaieguna denez, ez gara mendira igo, baina historiaurreko mundura txangoak egiteko aukera izan dugu, Elosuko sakristauaren oroimen onari esker. Tradizio askoren berri eman du, eta tradizio horiek, zalantzarik gabe, Aizpuruko Zabalaren monumentua eraiki zuten antzinako jentilen garaikoak dira.