BARANDIARANEN EGUNEROKOA (1921)

1921. urteko Mendigaineko miaketa arkeologikoak euskaraz

1921ean Mendigaineko estazio megalitikoa miatu ondoren, hurrengo urtean Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek miaketen txostena argitaratu zuten Donostian, “Exploración de diez y seis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia” izenarekin.

Miaketen mendeurrenean, Sorapediak liburuaren euskal bertsioa sortu du, “Elosua-Plazentzia mendilerroko hamasei trikuharrien miaketa” izenarekin, eta guztion eskura jarri bi formatu elektronikotan: epub (hemen), eta mobi (hemen).

Gaur egun, Soraluzeri buruzko 32 liburu daude eskuragarri Sorapedian, horietatik 8 euskaraz eta beste 3 elebitan.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Liburuaren edukia hiru zatitan dago antolatua. Aurrenekoan ohar geografikoak jasotzen ditu, Elosuaren deskribapena eta trikuharriei buruzko azalpen orokorrak.

Ostean, egunerokoa dator, egindako indusketen berri ematen duena (aurreko egunotan plaentxia.eus-en argitaratu da). Liburuaren atalik luzeena da eta antzemandako megalitoak azaltzen dira: Irukurutzeta, Aizpuruko Zabala, Kurutzebakar, Naasiko Goena, Pagobedeinkatu, Aizkoin, Atxolintxiki, Atxolin, Sabua, Iruia, Gizaburua, Keixeta, Keixetako Egiya (hegoaldea), Keixetako Egiya (iparraldea), Maurketa, Agerreburu eta Arribiribilleta.

Azken atalean indusketetan topatutako materialen berri ematen da, eta egileek azken oharrak egiten dituzte.

Testuaz gain, liburua 8 irudik eta 24 argazkik osatzen dute.

Liburuaren erderazko bertsioa ere Sorapedian dago, hiru formatutan: epub (hemen), mobi (hemen) eta pdf (hemen).