1. ARATOSTEETAKO MOZORRO LEHIAKETA
Otsailean, Aratosteetako mozorroen lehiaketak eta argazkiek ikusmin handia piztu zuten.

2. EH BILDUREN ZERRENDA
Martxoan aurkeztu zuen Soraluzeko EH Bilduk maiatzeko udal-hauteskundeetarako zerrenda Unai Larreategi alkategai zuela. Ekainean, hauteskundeak irabazi ostean, alkate izendatu zuten Larreategi.

3. RAMADAMAREN JAIA
Apirilean herriko musulmanen komunitateak Ramadanaren amaiera ospatu zuen.

4. ZEZENAK
Santa Ana egunean zezenak izan ziren eta errekortariek errekorte ikusgarriak egin zizkieten Plaza Zaharrean.
5. ERREPIDEA MOZTUTA
Ekainaren 18an errepidea moztu behar izan zuten Irurerako errepidean behera etorri zen ur eta lurrarengatik. Harri handiak ere jausi ziren errepidera aurreraxeago, Maltzagarako bidean.

Irailean jendetza ibili zen Mesedeetako Jaietan.
Soraluzeko Kontsumo Kooperatibak apirilean egin zuen batzar nagusia eta bertan jakinarazi zuen 2022 urtea galerekin itxi zuela.
Urrian Plazentziako korrikalari bat erreskatatu zuten Anboton Hiru Haundiak proban parte hartzen ziharduela istripu bat izan eta gero.
27 urteren ostean, Iñigo Larrañaga irakasle azkoitiarra erretiratu egin da.
Gaztañerreko babajanean jendetza eta giro aparta izan zen aurten ere.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.