Bart, zapatua, ekitaldiz bete zen Errekaldeko plaza: Gaztetxoenak jolasean, buruhandietan, altxorraren bila... aritu ziren auzoko inguruetan; nagusiak, txapelketetan lehiatu ziren batik bat (futbolinean, tutean, tokan...). Baina guztiak batu ziren paella-janera egunez, eta baita dantzara ere, gauez, Revolutionary Love bikotearen Dj saioan. Une guztien argazki-sortak eta errifa/txapelketen sarituak albiste barruan.
Mesedeetako Jaien bigarren eguna, irailak 16 (zapatua), argazkitan: