Gaur, zapatua, jakinarazi du EH Bilduk udal hauteskundeetarako proposatu duen soraluzetarren zerrenda. Azken bi udal hauteskundeetan moduan, Unai Larreategi Azurmendi da alkategaia. Hari laguntzen izango den lantaldea, berriz, urtetan udal jardunean diharduten herritarrez zein lehen aldiz aurkezten diren herritarrez osatua dago.
Zerrenda parekidea da, zazpi emakumezkoz eta beste horrenbeste gizonezkoz osatuta dago eta gazteak zein helduak daude. Tartean, herrian aski ezagunak diren “aurpegi berriak”.
Hona hemen zerrenda osoa:
1.- Unai Larreategi Azurmendi
2.- Ana Rosa Maiztegi Gorostidi
3.- Maite Quintanilla Lete
4.- Iker Uzin Larrañaga
5.- Ione Alberdi Alvarez
6.- Ainara Osoro Txurruka
7.- Martin Azkarate Uzin
8.- Esther Cruz Iglesias
9.- Juan Fernandez Conde
10.- Iraultz Arluziaga Ariznabarreta
11.- Ane Ugalde Iñurrieta
Ordezkoak:
1.- Jondar Plata Gomez
2.- Elena Garaikoetxea Epelde
3.- Jose Luis Arizaga Urizar
EH Bilduk jakinarazi duenez, martxoaren 16tik-18ra bitartean elkarrekin.ehbildu.eus atarian erregistratzen diren herritarrek zerrendaren inguruko iritzia emateko aukera izango dute.
Bestalde, martxoaren 25ean ekitaldi publikoa egingo dute Plaza Berrian, “zerrenda publikoki aurkeztu eta Soraluzek behar duen aldaketaren alde indarrak batzeko”.