Errepidea moztuta

Erredakzioa 2023ko eka. 18a, 20:36

Gaur, domeka, 19:30ak geroztik moztuta dago Gi-627 errepidea Maltzagan, Soraluzerako noranzkoan. Segurtasun Sailak esandakoaren arabera, luizia gertatu da eta horrez gainera, hainbat puntutan, menditik behera etortzen ari diren urek hartuta dago errepidea.

Ertzaintzak esandakoaren arabera, obra publikoetako langileak bertan dira lanean.

Bestalde, whatsappen bolo-bolo dabilen bideoak erakusten duen moduan, gidari bat baino gehiago harrapatu ditu errepidean egoerak.

Errepidera ez ezik, herrira ere iritsi dira mendiko urak, Txurrukenen eta Zeletan, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.