Gaur goizean, zazpirak aldera, Hiru Handiak (Gorbea, Anboto, Aizkorri) lasterketan parte hartzen ziharduen Plazentziako korrikalaria (A.A., jatorriz Zeanurikoa) erori egin da Anboto mendiaren magalean. Erorikoaren ondorioz, sorbalda atera du eta Irurretako suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, ondoren helikopteroz Gasteizko Txagorritxu ospitalera eroateko.
Plaentxia.eus-ek korrikalariarekin berba egin du eta onik dago: "gorputza minduta baina ondo. Gustura nindoan baina harri artean labandu eta sorbalda atera dut. Pare bat ordu pasatu ditut minez bila etorri diren arte, hipotermia eta guzti, baina gero ospitalera eroan eta ipini didate sorbalda bere lekuan eta orain ondo nago".
Rescate en #zabalandi-n erreskatea junto con @UvrErtzaintza @BomberosBizkaia @BomberosEuskadi @anboto @guredot_dotb @durangondigital pic.twitter.com/OEGpE286e8
— Bomberos Iurreta (@BomberosIurreta) October 14, 2023