20. Korrika Soraluzen (lekuko guztiak bideoan)
2017-04-09 09:45 EuskaraKorrikak Soraluzen egin duen ibilbidea jaso dugu ondorengo bideoan. Lekukoa eraman duten herritar guztiak agertzen dira bertan.
Korrika 2017 herrian (lagina)
2017-04-08 02:10 EuskaraKorrikaren irudiak herriko kaleetan. Laster ibilbide osoaren bideoa.
20. Korrika igaro da Soraluzen, herrian ilusioa lagata
2017-04-08 02:00 EuskaraGauerdia baino lehen heldu da Korrika Maltzagara eta ehundaka herritarrek egin dute antxintxika herria alderik alde zeharkatuz. Ikusi Fernan Oregik lekukoei atera dizkien argazkiak. Laster, ibilbide osoa bideoan.
Korrika Txikia bideoan
2017-04-07 14:41 EuskaraKorrika txikiak herrian egin zuen ibilbide osoa jaso dugu ondorengo bideoan.
Plazentziatarrak Edinburgoko Korrikan
2017-04-07 13:03 EuskaraAne Osoro eta Mikel Irisarri plazentziatarrek Edinburgoko Korrikan parte hartu dute. Anek txistua jo du Korrikaren bueltan antolatu diren ekitaldietan. Argazkiak: Marian Txurruka eta Korrika.eus.
Korrika Txikia, lekuko handia
2017-04-07 10:20 EuskaraKorrika Txikia egin zen atzo arratsaldean. Seigarren mailako ikasleek abiatu zuten ibilbidea ikastetxean, eta ikasle gazteagoei eskuz esku pasatuta heldu zen Plaza Zaharreraino. Han, bi ikaslek euskararen aldeko adierazpena irakurri zuten. Argazkiak: Arkaitz Arana.
Vietnamen ere Korrika, plazentziatarren eskutik
2017-04-05 16:43 EuskaraJon Mendizabal eta Mikel Irisarri soraluzetarrek, Nekane Orkaizagirre urnietarrarekin batera, euskararen aldeko martxaren berri eman dute Vietnamen oporretan izan diren egunotan. Baita vietnamdarrak korrika jarri ere.
Hizkuntzaren ilusionistak
2017-04-05 11:37 EuskaraEuskaldun bat lotuta dago euskararekin eta euskal komunitatearekin eta, batek, ilusioz, parean duen bati lehen hitza euskaraz egiten dio.
Euskaraz ikasten diharduten soraluzetarrak
2017-04-05 11:29 EuskaraBadira batzuk euskaraz ikasten eta praktikatzen diharduten soraluzetarrak; AEKren Euskaltegian (30), Aisa ikastaroan (12), Berbalagunen (26) edota Auzokon (7) izena eman dutenak.
Izarraitzera irteera, euripean baina gustora
2017-04-05 11:07 EuskaraJoan zen zapatuan Inma Mugerza hidro-geologoak gidatuta, Debabarreneko hainbat euskaltzalek mendi irteera egin zuten Izarraitzera. Korrika egitarauaren barruan AEK-k antolatu duen ekimena izan da.