Korrika Txikia, lekuko handia

Egoitz Unamuno 2017ko api. 7a, 10:20

Korrika Txikia egin zen atzo arratsaldean. Seigarren mailako ikasleek abiatu zuten ibilbidea ikastetxean, eta ikasle gazteagoei eskuz esku pasatuta heldu zen Plaza Zaharreraino. Han, bi ikaslek euskararen aldeko adierazpena irakurri zuten. Argazkiak: Arkaitz Arana.