Euskaraz ikasten diharduten soraluzetarrak

Egoitz Unamuno 2017ko api. 5a, 11:29

Badira batzuk euskaraz ikasten eta praktikatzen diharduten soraluzetarrak; AEKren Euskaltegian (30), Aisa ikastaroan (12), Berbalagunen (26) edota Auzokon (7) izena eman dutenak.

Motibazioak askotarikoak dira: lanerako behar dutenak, harremanak euskaraz izateko...

Eta ezinbesteko bidelagunak dituzte aldamenean: irakasleak, dinamizatzaileak edota bolondresak.

Herritar asko ari dira prestatzen lehen berba, eta bigarrena, eta hirugarrena euskaraz egiteko. Prest al zaude zu ere? Ekin ba!  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.