plaentxia.eus

Apirilaren 7an igaroko da Korrika Soraluzen

  Euskara

Apirilak 7, barixakua, gaueko 00:00ak aldera igaroko da Korrika 20 Soraluzetik. Aurrez Eibartik (22:43) etorriko da eta Bergara (00:22) aldera jarraituko du Beasain alderantz, gauez Gipuzkoaren hego ekialdea zeharkatu eta hurrengo egunean Araban barrena joateko. 

Otxandiotik abiatuko da 2. Korrika martxoaren 30ean eta Iruñean bukatuko da apirilaren 9an. AEK-k antolatuta, beti bezala, eta oraingoan, Batzuk lelopean: "Hizkuntza, kultura eta mundu batzuk irudikatu nahi ditugu" diote Korrikaren 20. edizioko ordezkariek. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.

Herriz herri zein egunetan eta ordutan pasako den jakiteko, ibilbidea argitaratu zuen atzo Korrikak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa