Apirilaren 7an izango da jai nagusia: herriko musikariek kalejira handia antolatu dute, Gure Esku Dagok txosna jarriko du Plaza Zaharrean jan edanekin, eta mahaiak ere izango dira norberak etxetik ekarritakoa jateko. Azkenik, beroketa umoretsua egin eta dena prest izango da Korrikarekin bat egiteko.
Kilometroetan lekukoa eramango duten taldeen zerrenda honakoa izango da:
- Gure Esku Dago (Maltzaga)
- Txuri Urdinak (Embalajes)
- Pil-pilean eta AEK (Unamuno)
- Gaztetxea eta Galtzagorrixak (Industrias Placencia)
- Dantza Taldea eta Euskal Jai Batzordea (Sagar Erreka)
- Musika Eskola eta Abesbatza (Poligonoko Zubia)
- Pelota eta Mendi taldea (Elesa Ganter)
- Institutua, Ikastetxea eta guraso elkarteak (Ezozi etorbideko rotonda)
- Bizikale Gabolatseko (Zubia)
- Soraluze FT (Banco Guipuzcoano)
- EAJ-PNV (Txoko Taberna)
- Udaleko Euskara Batzordea (Udaletxea)
- EH BILDU (Txuritxu gozotegia)
- Itxaropena (Benito altzariak)
- SARE (Olea zubiko hasiera)
- LAB (Autobus markesina)
- SORALUCE S. COOP (Elektrika)
Aurreko egunean, apirilaren 6an, txikienek berotuko dituzte motorrak Korrika Txikiarekin.