Galdeketaren eguna bideoan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7ko galdeketaren eguna bideoan jaso dugu. 

Emaitzen balorazioa

  Gizartea

Abel Olaizolak galdeketak izandako emaitzen balorazioa egin du kontaketa amaitu eta berehala. Herritarrak zoriondu ditu eta eskerrak eman dizkie parte hartu izanagatik. 

Soraluzeko hautesleen %27,29ak parte hartu du galdeketan

  Gizartea

908 soraluzetarrek eman dute bozka herri-galdeketan, bozkatzeko aukera zuten herritarren %27,29ak (Debabarrenean %18,74). Soraluzeko Gure Esku Dago pozik azaldu da lortutako parte hartzearekin eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten herritarrei.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Parte hartzea %20tik pasatu da 14:00etan

  Gizartea

Arratsaldeko ordubietarako 670 soraluzetarrek eman dute bozka Soraluzeko Gure Esku Dagok jakinarazi duenez. Eguerdian jai giroa izan da nagusi herriko kaleetan. 

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Herritarrak hasi dira bozka ematen

  Gizartea

Goizeko bederatzietan zabaldu dira bozka-mahaiak Zubi Nagusian eta zabalik izango dira arratsaldeko 20:00ak arte. Dagoeneko herritar ugari hurreratu da bozka ematera. Eguerdiko 13:00etan jakinaraziko dute lehenengo parte hartze datua. 

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Egitaraua

  Gizartea

Egitaraua

Gure Esku Dagok hainbat ekitaldi antolatu ditu galdeketaren eguna girotzeko. Hemen duzue egitaraua. 

Dena prest domekan herri-galdeketa egiteko

  Gizartea

Dena prest domekan herri-galdeketa egiteko

“Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?”, horixe izango da Soraluzeko Gure Esku Dagok maiatzaren 7an soraluzetarrei galdetuko diena. Hamasei urtetik gorako 3.331 soraluzetarrek izango dute galdeketan bozka emateko aukera.

"Herritarrok herrian antolatuko dugun lehenengo kontsulta izango da" Xabier Alberdi

  Gizartea

"Herritarrok herrian antolatuko dugun lehenengo kontsulta izango da" Xabier Alberdi

Galdeketaren ingurukoak komentatu ditugu Gure Esku Dagoko bi kideokin.

60 herritarrek eman dute bozka aurreratua

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Dagoeneko hirurogei lagunek eman dute bozka aurreratua maiatzaren 7ko herri-galdeketarako. Epea luzatzeko hainbat eskari jaso ostean, eguaztenean, 19:00etatik 21:00etara bitartean bozka aurreratua emateko aukera eskaintzea erabaki dugu. Kiroldegiko erakusketa gelan jarriko dugu bozka kutxa. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)