HERRI-GALDEKETA

Bozka aurreratua eman ahal izango da aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago

Maiatzaren 7an bozka eman ezin duenak aukera izango du ostegunean eta larunbatean bozka aurreratua emateko. Bozketa mahaia Gaztetxean jarriko dugu.  

Dena prest dago maiatzaren 7ko herri-galdeketa egiteko: berme batzordea, informatikariak, zaintzaileak, mahaikideak... Baina garrantzitsuena herritarrek beren iritzia ematea izango da.

Egun horretan bozkatzera etortzerik ez baduzu, lasai, ostegun eta larunbat honetan eman ahal izango duzu, Gaztetxean bozketa-mahaian jarriko dugu eta. Ordutegia honakoa izango da:

Apirilak 27, osteguna

Goizez, 11:00etatik 13:00etara.

Apirilak 29, larunbata

Arratsaldez, 19:00 etatik 21:00etara.

Nork bozka dezake?

16 urtetik gorakoa izan eta Soraluzen erroldatuta dagoen guztiak.

Zein agiri behar da?

Nortasun Agiri Nazionala (NAN), pasaportea ala gida baimena.

Euskal Herriko EHNA + errolda agiria (NAN zenbakiarekin).

Horietako agiriren baten bidez adina eta bizitokia frogatu beharko da.

Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonak bizileku-txartelarekin, jatorrizko estatuko nortasun agiri edo pasaportearekin edo gida-baimenarekin frogatu beharko ditu baldintzak betetzen dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.