HERRI-GALDEKETA

Soraluzeko hautesleen %27,29ak parte hartu du galdeketan

Egoitz Unamuno 2017ko mai. 7a, 21:00

908 soraluzetarrek eman dute bozka herri-galdeketan, bozkatzeko aukera zuten herritarren %27,29ak (Debabarrenean %18,74). Soraluzeko Gure Esku Dago pozik azaldu da lortutako parte hartzearekin eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten herritarrei.

EMAITZA

Galdera: Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?

Hautesleak: 3.331

Bozkak: 908 (%27,29ko parte hartzea)

Baiezkoak: 843 (%92,84)

Ezezkoak: 43 (%4)

Zuriak: 19 (%2)

Baliogabeak: 3 (%0,3)