2025eko aurrekontuko partidarik handiena Ezozibidea Berritzen proiekturako izan zen moduan, 2026ko udal aurrekontuko partidarik handiena Olaldea berroneratzeko proiekturako izango da. 2.137.500 euro aurreikusi dituzte, eta, asmoa da horrekin 2026an plan urbanistikoa gauzatzea eta patrimonio erosketak egitea.
Olaldeakoaz aparte, handitik txikira zerrendatuta, honako inbertsio nagusiak zehaztu dituzte 2026ko udal aurrekontuetarako:
- Futbol zelaian belar artifiziala aldatzeko 216.000€.
- Txurruken auzuneko urbanizaziorako 117.000€. Auzoa berriztu eta aparkaleku gehiago lortuz.
- Hirigunea txukuntzeko 101.760€. herri altzariak, berdeguneak, mural margotzeak eta grafitien garbiketak, kanpoko auzuneetarako inbertsioak (Sagar Erreka eta Zeleta batez ere), Atxuriko haur parkea berriztu, txakur-kaken inguruko sentsibilizazio kanpaina,…
- Herri erdigunean komun publikoak ezartzeko 100.000€.
- Ezozi Bideko azpiko aldeko urbanizaziorako 93.500€.
- Untzetarako baserri-bideen konpontzeko 2. faserako 90.000€.
- Hirigintza proiektuen idazketetarako 30.000€. Santa Ana atzeko aldean ibai parteko paseoaren egingarritasuna aztertu, Bizikleta Bideen Oinarrizko Sareko “udal-tarteen” ibilbideen proiektua idatzi. Etxebizitza plana idatzi.
- Ezozi baserri auzoko haur parkea berrizteko 30.000€.
- Pleno aretoa berrizteko 30.000€
- Kultur ondarea berreskuratzeko 23.000€
- Baso landaketetarako lursail berriak erosteko 10.000€.
- Hainbat inbertsio diruz hornituko dira 2025eko itxierak utziko duen gerakinetik.
- ○ Bidegorrian komunak ezarri.
- ○ Musika lokalak martxan jarri.
- ○ Asfaltatze lan berriak egiteko.
- ○ Herriko amianto inbentarioa egingo da.
"Urteko berrikuntzak"
Horiekin guztiekin batera, “urteko berrikuntza modura”, honakoak egiteko asmoa ere aurkeztu zuen Udal Gobernuak aurrekontu proiektuan:
- Ongizaten:
- ○ Harrera plana egin.
- ○ Nagusien Kontseiluan egindako hausnarketatik tiraka Soraluzeko zaintza diagnostikoa egin ○ Familien esku-hartzeko proiektua abiatu.
- Berdintasunean:
- ○ IV. Berdintasun plana egin.
- Euskara:
- ○ Euskara plan berriko ekintza berrietarako 13.000€.
- ○ Kale erabilera neurketa egingo da.
- Ingurumena:
- ○ Tantai kooperatibarekin Muzkiritsuko kudeaketa plana egikaritzeko aktuazio plana adostu.
- Kultur arloan:
- ○ Udal Kultura Plana diseinatu ○ Kultur ondarea berreskuratzeko plana.
- ○ Hotsak kultur ekimenarekin elkarlana indartu.
- ○ Erraldoiak sortzeko prozesua lagundu
- Haur eta gazteria:
- ○ Aisialdia Elkarrekin egitasmoa zein Katamarran ume txokoa egonkortu.
- Hezkuntza:
- ○ Hezkuntza proiektua lanketan sakontzeko 52.840€tako ekarpena ere egingo da aurten.
- Enplegua:
- ○ 12 lagunen kontratazioa 6 hilabeterako herri txukunketa lanetarako.