TEASER BERRIA

'Patria' irailaren 27an estreinatuko dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 24a, 08:59

Maiatzaren 17an estreinatzekotan ziren Patria telesaila irailaren 27an pantailaratuko dute. Hala iragarri du HBO Españak. COVID-19ak eraginda, bertan behera laga zituzten postprodukzio lanak; horrek eragin du telesailaren estreinaldiaren atzerapena. 

Irailaren 27an, Patria telesaila aldi berean estreinatuko dute HBO Europan, HBO Hego Amerikan  eta Ameriketako Estatu Batuetan. Guztira, 62 herrialdetan.  

Iazko martxoan hasi ziren Patria telesaila grabatzen, Soraluzen hasi ere. Are gehiago, telesailaren errodaje gehienak egin ziren herrian. Telesaila Soraluzen grabatu behar zela jakiteak ika-mika eragin zuen, lantzen zuen gaia zela-eta. Kontuak kontu, herriko zein inguruko bizilagun askok parte hartu zuten telesailean estra modura, eta grabazioek irudi gogoangarriak utzi zituzten herrian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.