'Patria'ren azken grabazioetako argazkiak

Ubane Madera 2019ko api. 10a, 16:27

Aste honetan are ikusmira handiagoa eragin dute Patria telesailaren grabazioek. Herritar asko jakinean zegoen atentatua grabatzea tokatzen zela, eta atzo, martitzena, etengabe izan zituzten ikusleak zubian gora eta behera. Euria zela eragiten duten ikusteak ere erakarri du beste askoren arreta. “Ikusgarria da”, horixe entzuten da batik bat ikusleen artean.

Jose Ramon Soroiz, Nagore Aranburu, Elena Irureta, Jon Olivares… moduko aktoreak bertatik bertara eta gertutik ikusteko aukeraz gain, soraluzetar askok aprobetxatu du ikusteko zela grabatzen den tiroketa edo simulaziozko euria telebistarako.

Garabiak, fokuak, kamerak, klaketak, mikrofono erraldoiak… eskuetan, eten barik dihardute telesailekoek herriaren erdi-erdian Patria grabatzen. “Ikusgarria da”, diote ikusle gehienek. Batzun batzuk, behin baino gehiagotan joan dira grabazioak ikustera.

Beste batzuk, berriz, ez daude horren gustura, nahi moduan ezin direlako ibili herrian. Eta atzo, esaterako, banatzaile zein inguruko tabernari bat zein beste kexu zen, grabazioak izaten ari diren eraginarengatik.