Soraluzeko Udala
Poltsikoko ikuskizunak: "Klown antzerkia"

2016 api 02

Poltsikoko Ikuskizunak zikloaren barruan, Badut taldeak "Zirriborro" antzezlana taularatuko du. Familia giroan ikusteko hitzik gabeko antzerkia da, 6 urtetik gorakoentzat.
Ipuinaren ordua: Maider Galartza

2016 api 02

Ipuinaren Ordua zikloaren barruan Maider Galartzak "Beldurrentzako ipuinak" kontakizuna eskainiko die 5-8 urte bitarteko haurrei.
Hitzaldia: "Familia ugariak"

2016 api 02

Hirukide Familia Ugarien Federazioak antolatutako bilera, kolektiboak bizi duen egoerari, dazkan aldarrikapenei eta dauden laguntzei buruz berba egiteko.
Jai Batzordearen bilera

2016 api 02

Aurtengo jaiak antolatzeko lehendabiziko bilera. Herriko elkarte eta norbanako guztiei irekita dago bilera.
Poltsikoko ikuskizunak: "Monologoak"

2016 api 01

Alex Rabanal eta Mario Simancas komikoen monologoak.
Informatika ikastaroa: Youtube

2016 api 01

"Pilula informatikoak" programaren barruan, Youtube ikastaroa antolatu du KZguneak, interneten bideoak nola ikuskatu eta nola igo ikasteko.
Ipuinaren ordua: Maite Franko

2016 api 01

Maite Franko ipuin kontalariak bi saio eskainiko ditu 3-4 eta 5-8 urte arteko neska-mutilentzako, arratsaldeko 5 eta 6etan hurrenez hurren.
Zuhaitz-landaketa mendigainean

2016 api 01

Ikastaro eskaintza zabala KZgunean

2016 api 01

Autobus geltokian jarri dute argibide-panela

2016 mar 30

Ordutegi berria dauka eskolako patioak

2016 mar 29