UEUren udazkeneko eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ira. 15a, 14:26

Udako Euskal Unibertsitateak dozenatik gora ikastaro antolatu ditu Eibar eta Iruñeko egoitzetan udazkeneko eskaintzaren barruan; Udalak diruz lagundutakoak dira ikastaro hauek.

UEUk 2016ko udazkeneko eskaintzaren barruan antolatutako ikastaroen berri eman du.

Soraluzeko Udalak matrikula-gastuen %50 ordaintzen die herrian erroldatuta dauden langabetu eta ikasleei.

Ondorengo hauek dira Eibar eta Iruñeko egoitzetan eskainiko dituen ikastaroak:

 

On-line eskaintza:

- Euskal Herriko oroimen historikoa.

- Euskal literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan.

- Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat.

- Ordenagailuak programatzen txiki-txikitatik.

- R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan.

 

Ikasgelako eskaintza:

- Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa. (Iruñean)

- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia. (Iruñean)

- Galerak, heriotzak eta dolua haurren hezkuntzan. (Iruñean)

- Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak. (Iruñean)

- Herrigintza feminismotik. (Eibarren)

- Kulturak, hizkuntza eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada. (Eibarren)

- Pedagogia sistemikoa eguneroko hezkuntza praktikan. (Eibarren)

- Python programazio-lengoia: ikasi praktikaren bidez. (Eibarren)

- Videogametik bideo-jokora: bideo-jokoak euskarara ekartzen. (Eibarren)

 

Informazioa gehiago www.ueu.eus web-gunean