Udal honek bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin, “Berritze eta mantenu lanak hiri-guneetan” izeneko propiektua burutu ahal izateko.
Kontratazioa hiru hilabetekoa eta lanaldi partzialez izango da (%85).
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK
Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
Baldintza fisiko onak.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.
ESKAERAK AURKEZTEA
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan eman dezakete izena irailaren 12tik 22a arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute