Askabeittiko iturria berritzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ira. 14a, 15:43

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak Askabeittiko iturria berritzen dihardu, Debemen elkartearekin elkarlanean.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentua, Debemenekin (Debabarreneko landa garapen elkartea) elkarlanean, Askabeittiko iturriaren zaharberritze lanak burutzen dabil.

Askabeittiko iturria Soraluzeko Kirol Bazkunak eraiki zuen 1952an. Urte ugari igaro dira eta egoera txarrean aurkitzen denez, erabaki da berau berreskuratzea.

Inguruak sasi eta belarrez garbitu ondoren, iturriaren aurrealdeko hormak zaharberrituko dira, baita alboetan dauden eserlekuak ere. Iturburuko ura jasotzen duen deposito berria egingo da, zulatuta dagoelako eta ura galtzen duelako.

Lanak bukatu ondoren, Soraluzeko Mendi Taldearekin batera txango bat antolatuko da berriz ere iturria inauguratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.