Ingurumen Hamabostaldiaren baitan ospatuko da aurten Azoka Ekologikoa. Goizeko 10:00etatik 14:00etara 15 postu egongo dira Zubi Nagusian denetaruko produktuekin.
Azoka Ekologikoarekin batera zapatuan azken boladan modan jartzen ari den jarduera jasangarri bati buruzko ikastaroa egongo da: nola egin baratza ekologikoa etxeko balkoian.
Martxoaren 17tik apirilaren 17ra beharrizan larria duten herritarrek laguntza bonoa eskatzeko aukera izan zuten Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.
Maiatzaren 12an, emakumeak eta kirolari buruzko hitzaldia egingo da Alkarrekineko Jarduera Fisikoko lan taldeak eta Parekidetasun Batzordeak antolatuta, Kirol Egunaren testuinguruan.
Alkarrekineko Jarduera Fisikoaren lan taldeak eta udalak antolatuta, maiatzaren 16an Kirol Eguna ospatuko da. Goizetik hasi eta iluntzera arte, kirola kalera aterako da, herritarrak kirola egitera ...
Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak eta Soraluzeko Udalak auzokonpostaren praktika herrian zabaltzeko helburua dute, hondakinen organikoen kudeaketa jasangarria eta konprometitua sustatzeko asmot...
Eguraldia hobetzen hasi dela baliatuta, atzo kiroldegitik bidegorrian ariketa fisikoak egiteko jarritako makinetara txangoa egin zuten dozena bat jubilatuk.
Bizikletaren Nazioarteko Eguna dela bizikleta martxa egin zen domekan Soraluzetik Osintxura. 50 lagun baino gehiagok egin zuten bat ekimenarekin bizikleta eta bidegorriak aldarrikatzeko.
Atzo iragarritako emakumeentzako autoestima tailerraren hasiera astebetez atzeratuko da. Apirilaren 20an hasiko da eta beraz, izena emateko epea ere luzatu egin da apirilaren 17ra arte. Horretarako...
Emakumeen Topaguneak eta Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatuta “Ni neu naiz eta baliotsua naiz” izeneko autoestima tailerra egingo da apirilaren 13tik maiatzaren 4ra.